ERDI AROKO AZOKA

2007-05-10

Kaixo lagunok!!Jakingo duzuenez asteburu honetan Ordiziako erdi aroko feria da Ordizian.Espero dut zuek denok hemen azaltzea. Bertan gauza asko egin dezakezue:Ikuskizunak ikusi, buztinarekin irudiak egin, margotu, zaldiak herritik desfilatzen ikusi… ANIMA ZAITEZTE asteburu zoragarria Ordizian pasatzea.Agur!!!!!

ASTE KULTURALA DBH 1B

2007-03-29

Aste honetan Jakintza Ikastolan aste kulturala daukagu eta jarraian ostegunean (gaur) eta ostiralean (bihar) DBH 1 -ekoek egin behar dituzten ekintzen berri emango dizuet. Gaur eguerdian bazkari lehiaketa dugu eta ondoren kirol finalak ditugu. Bihar, Olinpiadak eta mahai jokuak ditugu.

TXAPELDUNEN LIGA

2007-03-08

Kaixo!!!! Orain gainontzeko gauzak alde batera utzi eta futbolarekin joango gara. Dakizuenez, egun hauetan Txapeldunen Liga jokatzen ari dira. Espainiatik Bartzelona, Real Madrid eta Valentzia.Herenegun Bartzelona eliminatu zen eta atzo Real madrid. Herenegun Valentzia final laurdenetara sailkatu zen, ea finalera iritsi eta irabazten duen. Aupa mutilak!!!!

ORDIZIAKO NESKA INFANTILAK

2007-02-22

Ordiziako futbol 8-ko neskak larunbat honetan arratsaldeko 16:00, Donostian, Berio zelaian, Antigua-luberriren aurka duen partidua ikustera gomendatzen dizuegu. Anima zaitezte!!!!!Aupa neskak!!!!!

ORDIZIAKO KALEAK ZURI-ZURI

2007-01-25

Kaixo hemen nago berriro elurraren informazioa ematen. Lehengoan idatzi nizuen elurra egin behar zuela eta egin du, asko gainera. Atzo gauean hasi zuen goizean esnatu nintzenean nire gelako atzeko mendia elurrez estalirik zegoen. Ikastolara etorri eta naturako klasean geudela,  bapatean izugarrizko elur pila hasi zuen eta  kaleko lur guztia zuri-zuri utzi zuen.emoticon Gaur goizean kaleak ez zeuden elurrez estalirik baina horain elur asko ari duenez berriro kaleak zuri-zuri utziko ditu eta haurrak, gazteak eta helduak mendira jolastera joateko gomendatuko dizuet.